Gastronomia

Aiaraldeko artisau-tradizio gastronomikoa aberatsa da, bai lehengaien kalitateari, bai horietan oinarrituta landutako produktuei dagokienez.

Txakolina eskualdeko produktu entzutetsuenetariko bat da. Euskadiko ohiko ardo zuri bat, Aiaraldean hazteko lur egokia aurkitzen duena. Arabako txakolina Jatorri-Deiturak zein horren Kontseilu Arautzaileak Amurrion dute egoitza. Era berean, eskualdeak Bizkaiko txakolina Jatorri-Deitura duen txakolina dauka Urduñan.

Nabarmentzekoa da ere, eskualdean errezeta gastronomiko ugaritarako ongailu bikaintzat jotzen den txakolin-ozpina, Urduñan lantzen dena.

Gazta eskualdeko beste produktu nabarmen bat da. Bertako gaztak artisau-lanaren ondorio dira, hauen artean Idiazabal jatorri-deiturakoak aurkitzen dira, alegia, ardi latxaren esnetik eskuratzen direnak eta inolako gehigarririk ez daramatenak.

Aiaraldeako beste produktu tipiko batzuk ondorengo hauek dira: eztia, baserriko ogia, txorizoak, odolosteak, euren kalitateagatik ospetsuak eta artisau-era tradizionalean landuak. Eskualdean astero burutzen diren azoka ezberdinek probatzeko eta erosteko aukera eskaintzen dute.

Produktu ekologikoei dagokienez, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko apostu handia egiten ari da: marmelada, barraskiloak, fruta, okela, barazkiak. Hauek, erakusleiho polita daukate hileko lehenengo larunbatetan Urduñako Foru Plazan.