Beldui Txakolina

Aurkitutako lehen idazkiek erakusten dute 964. urtean haraneko nekazarien artean jadanik ohikoa eta orokorra zela Laudion txakolina egitea. 964. urtean, txakolinari buruzko lehen aipamen horretan Gardeako San Victor eta Santiago monasterioa aipatzen da, hari egindako mahasti batzuen dohaintza zela-eta; mila urte luze geroago eta leku berean Beldui upategia hasi zen txakolinaren lehen uztak merkaturatzen.

Egun, XVIII. mendeko baserri batean kokatuta dagoen nekazaritzako ustiapena da.

Bere mahastiek zazpi hektarea hartzen dituzte, eta lehenetarikoa izan zen eskualde honetan ardoa egiteko tradizio galdua berreskuratzen.

Publikoari irekita:  Astearte, ostegun, larunbat eta igandetan 9:00etatik 12:00etara.

Aurretiko hitzordua eta beste ordutegietarako kontsulta 94 672 81 48 zenbakira deituta.