Señorío de Astobiza upategia

Señorio de Astobiza upategia naturak bedeinkaturiko ingurunean dago, instalaziorik modernoenek, kalitatezko txakolina egitea ahalbidetzen dute.

Gure mahatsa artisau-prozedurak erabilita erein eta jasotzen dugu, mahats-mordo bakoitza ahalik eta kontu handienarekin tratatuta. Behin bilduta, prozesu mekanizatuek ardogintza-prozesu bikaina ziurtatzen dute azkenean botiletan sartu arte.

Interesa dutenak animatzen ditugu Upategia, mahastiak zein instalazioak, bisitatzera etor daitezen. Atsegin handiz azalduko dugu mahatsaren prozesu guztia, sorotik adaburura, eta gure txakolina dastatuko dugu.

Ordutegi, erreserba eta prezioen informazio gehiago eskuratzeko edo edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan gurekin.

 

ESKAINTZA: BAZKARIA UPATEGIAN - APIRILAK 20

Upategiak, inguru paregabean hermeneus %100 1.esperientzia gastronomikoan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Esperientzia bikaina ondo jatearen eta edatearen lagunak bildurik tarte ahaztezina igarotzeko.

13:00tan dastatze batekin hasiera emango zaio ekimenari, ondoren, bisita upategira (eta mahastietara eguraldia okertzen ez bada), 14:30tan %100 Hermeneus produktuekin prestaturiko menua (menuaren zehaztasunak atxikitutako dokumentuan).

Prezioa 49€ (BEZ-a barne), AURRETIKO ERRESERBA BEHARREZKOA DA.