Herriak

Aiara

Aiara, Aiaratarren leinuaren sorterria, Amurrio eta Artziniega artean dago kokatuta eta eskualde guztiko zabalena da. Habitata erabat barreiatua da eta hogeita bost gune txikik osatzen dute (Agiñaga, Añes, Beotegi, Kostera, Etxegoien, Erbi, Izoria, Lexartzu, Luxo, Luiaondo, Llanteno, Madaria, Maroño, Menagarai, Menoio, Murga, Ozeka, Olabezar, Kexaa, Retes Llanteno, Salmanton, Soxo, Zuhatza eta Arespalditza —Udalaren egoitza), guztien artean 2.564 biztanle batuta.

Amurrio

Amurrio, Aiara haranean kokaturiko herri arabarra, bizitzeko leku bat baino gehiago da bertako biztanleentzat. Lurralde honen edertasuna bertako jendearen berezitasunarekin uztartzen duen sentsazio nahastea da. Finean, bizitza, historia, ohitura eta jende erreferente bat da.

Artziniega

Artziniega eskualdearen ipar-mendebaldean dago kokatuta. 28 km2 baino apur bat gehiagoko azalerarekin Aiarako Koadrilako udalerririk txikiena da. Artziniega ibaiak bustita, 600 m.tik gorako mendiek inguratzen dute (Peñalba, Pando, Zaballa eta Idubaltzak).

Laudio/Llodio

Laudio eskualdeko Iparraldean dagoen udalerria da eta, azalerari dagokionez, txikienetarikoa (37,6 Km2). Hala ere, haraneko udalerririk jendetsuena da alde handiarekin, 20.000 biztanle inguru baitu. Izan ere, garrantzi demografikoari dagokionez, Arabako bigarren herria da, Gasteiz hiriburuaren ostean.

Okondo

Okondok, 30 kilometro koadroko azalera du eta sei auzoz osaturik dago: Irabien, Villachica, San Roman, Ugalde, Jandiola eta Zudibiarte.

Nekazaritza, abeltzaintza eta mendien ustiaketa dira jardun ekonomiko garrantzitsuenak; nahiz eta denborak aurrera egin ahala, enpresa txiki eta ertainek garrantzia hartu duten. Gaur egun, enpresa horiek lana sortzeko berme dira.

Urduña

Urduñako lurraldearen zati handi bat Salbada edo Gorobel eta Gibijo Mendilerroek inguratzen duten haran zabal baten gainean kokatzen da. Zehazki, Urduñako hirigunea haranean dago (300 m-ko altitudean), baina udalerriko landa-guneak (Goiko Lendoño, Beheko Lendoño, Mendeika eta Belandia) Salbada Mendilerroko hegaletan eta haraneranzko lurraldean kokatzen dira. Mendilerro handi horretan gailurrik garaienak daude (Txarlazo, 927 m; Ungino, 1.099 m; Tologorri, 1.066 m; Bedarbide, 1.041 m; Atezabal 1.027 m).