Okondo

Okondok, 30 kilometro koadroko azalera du eta sei auzoz osaturik dago: Irabien, Villachica, San Roman, Ugalde, Jandiola eta Zudibiarte.

Nekazaritza, abeltzaintza eta mendien ustiaketa dira jardun ekonomiko garrantzitsuenak; nahiz eta denborak aurrera egin ahala, enpresa txiki eta ertainek garrantzia hartu duten. Gaur egun, enpresa horiek lana sortzeko berme dira.

Okondo ezagutu nahi dutenek inguru paregabeaz gozatzeaz gain, errotak eta burdinolak ezagutu eta mirets ditzakete. Baita beste zenbait eraikuntza ere, hala nola, Zurikaldai dorretxea, Untzako Santa Maria eliza, edo San Bartolome, San Prudentzio, San Esteban eta Otaloako San Sebastian baselizak.

Aipatzekoak dira, Garateren gainaldean artzainen omenez egindako monumentua eta herrigunean organo-emaileei egindakoa.

www.okondokoudala.com