Urduña

Urduñako lurraldearen zati handi bat Salbada edo Gorobel eta Gibijo Mendilerroek inguratzen duten haran zabal baten gainean kokatzen da. Zehazki, Urduñako hirigunea haranean dago (300 m-ko altitudean), baina udalerriko landa-guneak (Goiko Lendoño, Beheko Lendoño, Mendeika eta Belandia) Salbada Mendilerroko hegaletan eta haraneranzko lurraldean kokatzen dira. Mendilerro handi horretan gailurrik garaienak daude (Txarlazo, 927 m; Ungino, 1.099 m; Tologorri, 1.066 m; Bedarbide, 1.041 m; Atezabal 1.027 m).

Administrazioari dagokionez, Urduñak badu berezitasunik, izan ere Araba eta Burgoseko udalerriek inguraturiko Bizkaiko lurraldea da.

Baina ez du hori berezitasun bakarra, izan ere harro dago hiri titulua duen Bizkaiko hiribildu bakarra izateaz. Jatorrizko eremuaren fundazioa 1229an burutu zen, Bizkaiko Jaurerriko 6. jauntxo On Lope Diaz Haroko II.aren eskutik, forua eman baitzion. Geroago, 1256an, Gaztelako Alfontso X.ak bigarren eremu bat fundatu zuen eta, kasu honetan, errege forua eman zion.

Urduñako itsasorako bideak garai erromatarrekoak dira, kokapen geografikoari esker gune estrategiko gisa nabarmenduta, bai Bizkaiko Jaurerria defendatzeko, bai merkataritza garatu eta finkatzeko, hortik Urduñaren garapen ekonomikoaren benetako arrazoia.

XVIII. mendea aberastasun eta aurrerapen handikoa izan zen, San Bartolomeko harkaitzean zehar egindako Errege Bide berriari (egungo mendatea) eta Aduanako eraikin berriari esker, merkataritzak gora egitearen ondorioz, batik bat Gaztelatik itsasoko kaietaranzko artilearen ibilbidean Urduña gisa estrategiko gisa finkatu zenean.

Hain zuzen, egungo Alde Zaharrean eta horren inguruetan daude bertako zerbitzu gehienak (jatetxeak, ostatuak, tren-geltokia, turismo-bulegoa, dendak, osasun-zentroa, kiroldegiak eta abar), udalerriaren gainerakoan sakabanaturiko hainbat ekipamendu eta zerbitzu nabarmendu behar badira ere (landa-etxeak, txakolindegiak, aterpea, igerileku publikoak, aisialdirako guneak eta abar).

Urduñatik abiatzen da, Burgoserako bidean, Salbada Mendilerroko gailurretara igotzea ahalbidetzen digun errepidea, Aiarako haran osoaren ikuspegi panoramiko harrigarriak eskaintzen dizkiguten begiratoki naturaletara iristeko, hala nola Santiago Mendiko eremu naturalera; bertako balkoian, eurite garaietan, Nerbioi ibaiaren iturburua ikus daiteke.

Leku interesgarriak

Urduñaren iragan historikoak derrigorrean bisitatu beharreko monumentu multzo historikoa utzi digu. Hiribilduaren egungo arkitektura 1535eko sutetik aurrera kokatu behar da, ia hiribildu osoa suntsitu baitzen, hiriaren ekialdean, hasierako lehen gunean, kokaturiko arkitektura zati bat salbuetsita.

Urduñako Alde Zaharra: monumentu multzo historikoa

Alde Zaharraren erdian plaza agertzen da; bitxia eta harrigarria bere tamaina dela-eta, ezohikoa Erdi Aroko euskal hiribilduetan, ikusgarria, osoki kurritzen duten arkuekin. Urduñaren papera funtsezkoa izan zen Gasteiztik edo Miranda-Ebrotik Enkarterri, Castro Urdiales, Bermeo eta Bilborako bideak ziurtatzeko.

Plazan Mimenza Jauregia (1555) bezalako eraikinak nabarmentzen dira, garaiko Urduñaren erreferentzia errenazentista dena. Adreiluzko eta errementaritzazko balkoiak dauzkan eraikuntza, hiribilduak Austriarren gortearekin zituen harreman gaztelauen adibide arkitektoniko eta urbanistikoa.

Aldi barrokokoa da Diaz Pimienta Jauregia. Tamaina handiko eraikina da. Oinarrizko barrokismoaren adibide bikaina, behe solairuak arkupe multzoa dauka eta jatorrian bi dorrek inguratzen zituzten beste bi solairu ditu.

Udaletxea 1600 urtean eraiki zen eta 1779 aldera eraberritu, aurreko Udaletxea osatu zuten harresian eta dorrean oinarrituta. Behe solairua, lehena eta bigarrena harlanduz eginak daude eta, aldiz, adreilu gorrixka trinkoa erabili zen azken solairurako, estilo barrokoko harrizko ezkutu erraldoia erdian nabarmenduta.

Baina dudarik gabe, bisitaria gehien txunditzen duen eraikina Aduana eraikina da, plazaren alde oso bat hartzen duena. Muturreko neoklasizismo frantsesaren prototipoa, 1787an hasi ziren eraikitzen eta 1792an bukatu zuten. Barne patioa eta itzulinguru gurutzatuak dauzka eta oinplano karratukoa da. Eraikinaren aurrealdean errege ezkutua agertzen da eraikina Koroak ordaindu zuelako Karlos III.a eta Karlos IV.aren garaian.

Salgai eta merkantziak kontrolatu eta erregistroko dirua biltzeko sortu bazen ere, ez zuen funtzio hori denbora luzez bete, 1841ean kostaldetara eraman baitziren aduanak. Egun, plazan gailentzen diren hotel eta bainu-etxe bihurtuta dago.

Plazako multzoa eraikin erlijioso eder batekin osatzen da: Familia Santuaren Eliza. XVII. mende bukaerako estilo barrokokoa, eraikina Liman bizi zen Urduñako On Juan Urdanegi militarrak finantzatu zuen. Barrokoaren lehen erakusgarria da Bizkaian. Fatxada jesuiten eta Andra Mariari buruzko anagramak dituzten hiru kale bertikaletan zatitzen da.

Gurutze latinoko oinplanoa, kanoi-gangak nabe nagusian eta gurutzaduran. Presbiterioa luneta-gangarekin estaltzen da, alboetako nabeak bezala. Elizako erretaula guztiak ere barrokoak dira.

Plazaren hiri-gurunea

Ortes de Velasco Jauregia

Harategi kalean kokatuta, arkitektura “militarragoko” osagaiak dauzka, bizitegi eta defentsa funtzioak uztartuta. Estilo errenazentistakoa (XVI), hedapen bat egin zitzaion jatorrizko gorputzari, lorategi parean dagoena eta balio arkitektoniko handiagoa duena.

Lehen eraikin hau harlanduz dago egina erabat eta estilo dorikoko zutabe erantsiek inguraturiko ateak nabarmentzen dira.

Jasokundeko Andra Mariaren Parrokia

Hiriaren albo batean kokatuta, Santa Maria eliza defentsa harresien baitan zegoen (eliza-gotorlekua), horrenbeste ezen bere absidea inguratzen duten kontrahormak puntu erdiko arkuek zulatuta dauden, erronda-ibiltoki ikusgarriari bide emateko. Horrek bihurtzen du, hain zuzen, estilo gotikoko eraikin hau Bizkaiko bitxienetariko bat.

Barruan gurutze latinoko diseinua ikus dezakegu, hiru nabe eta alboetan sei kaperarekin, hiru alde bakoitzean. Guadalupe Birjinaren kapera, nabar errenazentista bikainarekin, eta San Pedro kapera nabarmentzen dira, erretaula hispano-flamenko eder baino ederragoa duena, erdiko erretaula (barrokoa, XVII. mendekoa) eta gangako marrazki errenazentistak miresteari utzi gabe.

Erdi Aroko hiri-egitura: harresia

Plazaren inguruan hiri-egitura garatzen da, Erdi Aroko egitura izaten jarraitzen duten harriztaturiko kale estuek eratuta.

Foruen Plazatik Santa Maria elizaranzko norabidean (Burdin edo Artekale kaleak) Erdi Aroko egitura horretako alde nabarmenetariko batera iristen da: jatorrizko harresiaren hondarrek eratzen dutena, Santa Maria elizatik abiatuta egungo udaletxeari erantsitako Erdi Aroko dorrean bukatzeko. Harrizko eraikin sendoa, 8 metroko garaiera eta pareta artean metro batetik gorako lodiera izan zituena.

XIX. mendeko etxeek, gehienbat, osatzen dute joan den mende hasieran berrurbanizaturiko eremu hau.

Alde Zaharretik kanpo eraikin modernoagoak eta interesgarriak altxatzen dira, Llaguno Etxea, esaterako, bizimodu erromantikoa zeraman bertako burgesia arrakastatsuaren ahalmena eta eklektizismo arkitektonikoa erakusten dituena. Halaber, Eliza Zaharreko Santutegira daraman ibiltokian Mariaren Konpainiaren eraikin erraldoia nabarmentzen da.

Karmeldar Oinutsen komentuko egungo sarreran (Eliza Zaharreko Santutegiaren eskuinaldeko karrerapea) Erdi Aroko atea dago, ezbairik gabe aurreko tenplu bateko sarrera izan zena. Egungo Santutegia XVIII. mendekoa da. Emaitza gurutze latinoko eliza da, gurutzaduran ganga eta fatxada barroko soila dituena. Erretaula nagusiak diseinu neoklasikorik puristena du.

Ondare Naturala

Asko dira Urduñatik has daitezkeen ibilaldiak, baina agian Txarlazo deritzon gailurrera daramana da ezinbestekoa. Bertan Urduñako zaindariaren omenez altxaturiko monumentua dago: Eliza Zaharreko Andra Maria, hormigoi armatukozko egiturarekin, bertako begiratoki ikusgarritik haran guztia zelatatu daiteke.

Nerbioi jaioberriak 300 m-ko jauzia egiten du haranera, eta ikusi beharreko ikuskizuna da eurite garaian, bai Santiago Mendian dagoen balkoitik, bai Delikatik, haranaren barru-barrutik.

Era berean, mendilerroko magaletan eta ipar/ipar-mendebalde norabidean basoak (pagadiak) bazkaleku berde eta nekazaritza hutsezko herri txikiekin nahasten dira. Ruzabaleko batzorde administratiboa (mendi eta bazkalekuen erkidegoa): Goiko Lendoño, Beheko Lendoño, Belandia eta Mendeika. Eremu guztiak pasiera ederrak egiteko aukera ematen du, baita bisitatzea merezi duen ondare historiko, etnografiko eta naturala gozatzekoa ere: antzinako baserriak, hainbat dorretxeren aztarnak, hondar prehistorikoak (Txabolako trikuharria), landa-baselizak eta elizak, errota eta zubiak...

DesdeIngurune honetatik, gainera, Salbada Mendilerroko gailur ospetsuenetariko batzuetara hel daiteke: Txarlazo, Tologorri, Bedarbide, Ungino...

www.urduna.com