Salbada Mendilerroa/Gorobel

Salbada Mendilerroa /Gorobel mendigune handiak eskualdearen Hego-Mendebaldeko muga osatzen du. Aiara Haranaren gainean altxatzen den harkaitzezko paretatzarra da, 300-400 m.-tik gorako maldekin.

Haranera ematen duen “aurpegiak” (ipar eta ipar-ekialderantz) oso pareta malkartsuak eta aldapa handiko magalak eskaintzen ditu, haranerantz jaistean baso trinkoak osatzen dituztenak. Alderantziz, hegoalderi begira dauden magalek (Burgos probintzia) malda leuna eskaintzen dute, eta bertan bazkalekuak, sasitzak eta zuhaizti-unada handiak (batik bat pagoak) daude. Horrek guztiak aldapa erako profila osatzen du, asimetrikoa, Aiara Haranaren irudi esanguratsuenetariko bat bihurtu dena (hain zuzen, profil hau Aiaraturren logotipoaren baitan dago).

Ezaugarri horiek aintzat hartuta, bertako erakargarritasun handienetariko bat antzeman daiteke: bertako ikuspegi panoramikoak. Horrek Euskal Herriko mendiei dagokien beste erreferente bihurtu du Salbada Mendilerroa /Gorobel.

Gailur bisitatuenetarikoak Tologorri (1.066 m), Ungino (110 m), Eskutxi (1.185 m), Aro (112 m) eta Bedarbide (1.041 m) dira, besteak beste. Baina badaude bereziki erakargarriak eta bisitatuak diren gune batzuk.

Txarlazo Urduñako gailur adierazgarria da eta bertan, harkaitzari begira, Eliza Zaharreko Andra Mariaren irudia altxatzen da, hiriko zaindaria dena. Monumentuak, 1904an egina, masustondo baten enborra irudikatzen du, eta bere adarretan du Andra Mariaren irudia (15 m.-ko garaiera).

Leku eder honetara iristeko badago ibilbide bat, aise egiten dena, Urduñako kanpoaldean, Eliza Zaharreko Andra Mariaren santutegian hasita, “El Portillo” edo Goldetxoko igarobidea zeharkatu eta gailurrera iristen dena.

Baina Salbada Mendilerroa/Gorobelen irudi tipikorik badago, hori Delikako Arroila edo Nerbioiren Iturburua da. Puntu hori Aiara Haraneko toki nagusia da. 300 m. inguruko jauzian, Nerbioi ibaiak, Gibijo Mendikateko azalerarik altuenean (Salbada Mendilerroaren hegoaldean) jaiotzen denak, parekorik ez duen ikuskizuna eskaintzen du. Jende andana hurbiltzen da leku honetara, ondo atonduriko balkoia baitago panoramika ikusgarriak gozatu ahal izateko.

Urduñatik autoz hel daiteke leku honetara, Urduña Mendatea igota, Tertanga-Berberana-Burgos norabidean.

Más Iparraldeagorantz, Urduñatik eta Aiaratik bide ugari abiatzen dira mendilerrorantz; zehazki, bertako gailur ospetsuenetarantz (Ungino, Eskutxi, Tologorri. Bedarbide...). Eremu honetan garapen handiko hainbat koba aipatu beharra dago, eta horien artean, "Ponatako Pagadia" nabarmentzen da, 40 km baino gehiagoko galeriak dituena; altxor paregabea espeleologia zaleentzat.

Gainera, mendilerro osoaren baitan artzainen bizimodu tradizionalarekin lotutako eraikuntza hondar ugari daude; bordak, aterpeak, hondar prehistorikoak, otsotegiak eta abar.

Ziurrenik, azken hauek (otsotegiak) izango dira eremu horretako eraikuntzarik bitxi eta berezienak, haietariko asko ondo kontserbatuta baitaude eta otsoak ehizatzeko antzinako sistema erabat behatzea eta interpretatzea ahalbidetzen baitute: Gibijo, Santiago Mendiko eta San Migeleko otsotegiak nabarmentzen dira.