Kultura

Aresketamendi. Energia Berriztagarrien Parkea

Energia berriztagarrien Aresketamendi Parkea aireari, eguzkiari eta biomasari eskainita dago, 26 gailu energetikorekin, haurrek eta helduek euren kabuz probatzeko aukera izan dezaten. Amurriok, jasangarritasunaren aldeko bere apustu irmoaren baitan, “Aresketamendi” inguruneko zati bat eguzkiari, urari, haizeari, biomasari eta abarrei lotutako energia berriztagarriak modu didaktiko eta ludikoan transmititzeko leku bihurtu du.

Likorearen Museoa

Amurrioko Likorearen Museoa mota honetako Euskal Herriko aurrenekoa da. 1831n sortutako Manuel Acha destilategiaren ibilbidea erakusten du, Karpy likorea edo Sierra de Orduña patxarana bezalako marka ospetsuen jabea.

Santxotena Tailer-Museoa

Santxotena tailer-museo Artziniegatik 600metro distantzia dago kokatuta Barrataguren auzoan. Museo berria, tailer-museoa ikuslearen eta artistaren lotura da, obraren genesirainoko bidaia didaktikoa. Bolumenaren eta formaren laborategian hasten den bidaia da, eta abstrakzio sinbolikoan amaitzen.