Artziniegako Museo Etnografikoa

Artziniegako Museo Etnografikoa izen bereko Erdi Aroko herri ederrean kokatuta dago, Arabako iparraldean, hain zuzen. 1984an sortu zen eta 2004an handitu, gizakiaren omenez, hori baita museo honen funtsa.

Museoa, Artea Elkarte Etnografikoak kudeatuta, eraberritutako eraikin historiko batean dago, eta 3.700 metroko erakusketa zabala jasotzen du. 17 areto handitan, bisitariak eskualdeko biztanleen landa eta hiri bizimoduen berregitearekin gozatuko du. Horrez gain, alboko eraikin batean, Landaluze zapatari denda, tailer mekanikoa eta udako solstizioaren animalia tradizionalak daude errepresentaturik. Aldi baterako erakusketak zein emanaldi kulturalak burutzeko kanpoko anfiteatro bat ere dago.

Ordutegia:

  • Asteartetik larunbatera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara.
  • Astelehenetan itxita

Sarrera: Helduak 4 € / Haurrak (6-12 años) 2 € / Erretiratuak, ikasleak eta taldeak (15 perts. baino gehiago) 3 € / Ikastetxeetako taldeak 1,5 €