Kexaako Arte Sakratuko Museoa

Kexaako Arte Sakratuko Museoak haraneko familia ospetsuenaren historiaren berri ematen du, Aiaratarrena, hain zuzen, leinu hau Kexaan ezarri baitzen.

Kexaako Monumentu Multzoan kokatuta dago, zehazki Fernan Perez Aiararen Jauregi Gotortua izan zen eraikinean, XIV. mendean eraikia. Dokumentazio, irudi, maketa eta objektu ugarirekin batera, Moja Domingotarren komentuan 600 urtez baino gehiagoz zorrozki gordetako artelanak ere erakusten dira.

Aipatu museoaz gain, Monumentu Multzoaren gainerakoa bisitatuz ere goza dezakegu (aldez aurretik hitzartuta), Moja Domingotarren Komentua izan ezik:

  • Adatseko Andra Mariaren Dorre-kapera: Behe-solairuan aipatu kapera daukan dorre sendoa da. Kapera erdian Pedro Lopez Aiara Kantzilerraren eta haren emazte Leonor Guzmanen harzuriz egindako estatua etzanak daude. Kaperaren buruan erretaula bat eta XIV. mendeko aurrealde gotikoa daude, horren jatorrizkoa Chicagoko Arte Galerian dago egun.
  • San Joan Bataiatzaile Eliza: XV. mende bukaeran hasi ziren eraikitzen. Kexaako Parrokia eta komentuko elizak erretaula barroko dotorea dauka, salomondar zutabeekin eta santuen erliebeekin. Korupean, bi hilobitan, Fernan Perez eta Maria Sarmiento Kantzilerraren semearen eta errainaren hilobi-estatuak daude.
  • Moja Domingotarren Komentua: Fernan Perez Aiarak sortua, XIV. mendetik mojek bizirik mantendu dute monumentu multzo hau eta mendeetan zehar fitxategiaren, artearen eta ondare kultural eta espiritualaren jagole fidelak izan dira.

Ordutegia:

Museoa: Asteartetik igandera, 10:etatik 14etara. Astelehenetan itxita. Udan: egunero 09:00-14:00 eta 16:00-19:00.

Multzoa (eliza, kapera eta dorrea):

  • Astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara.
  • Larunbatetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
  • Igande eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara (meza: 11:30ean).
  • Multzoaren kasuan nahitaezkoa da hitzordua eskatzea 945 399 264.

 

Sarrera: Doan