Aresketamendi. Energia Berriztagarrien Parkea

Energia berriztagarrien Aresketamendi Parkea aireari, eguzkiari eta biomasari eskainita dago, 26 gailu energetikorekin, haurrek eta helduek euren kabuz probatzeko aukera izan dezaten. Amurriok, jasangarritasunaren aldeko bere apustu irmoaren baitan, “Aresketamendi” inguruneko zati bat eguzkiari, urari, haizeari, biomasari eta abarrei lotutako energia berriztagarriak modu didaktiko eta ludikoan transmititzeko leku bihurtu du.

Parkea aire zabaleko 22.600 m2-ko erakusketa-esparrua da; bertan, ia kilometro bateko espiral erako egurrezko pasabide batek parkeko eremu ezberdinetan sartzen gaitu eta horietan partaidetzarako gailu, makina, maketa eta panel ugari aurki daitezke, denak energia-iturri ezberdinekin erlazionatuak: ura, haizea, eguzkia, lurra,... garapen jasangarriak bultzatu nahi dituen energia-printzipioak transmititze aldera.

Ordutegia:

  • Negua (urri-martxoa): asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara.
  • Uda (apiril-iraila): asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igandetan 10etatik 14 etara.
  • Astelehenetan, jaiegunak barne, itxita.

Sarrera: Helduak: 4 € / 5 eta 16 urte bitarteko haurrak: 2,5 € (5 urtetik beherakoak doan) / Taldeak (15 pertsona baino gehiago): 3 €/pertsonako / Nekatur-eko bezeroak: 3 €/ Jubilatuak 3€