Santxotena Tailer-Museoa

Santxotena tailer-museo Artziniegatik 600metro distantzia dago kokatuta Barrataguren auzoan. Museo berria, tailer-museoa ikuslearen eta artistaren lotura da, obraren genesirainoko bidaia didaktikoa. Bolumenaren eta formaren laborategian hasten den bidaia da, eta abstrakzio sinbolikoan amaitzen.

Mundu benetakoa da, artistak baso bihurtzen duen “kosmos” baten baitan, lur-eraikuntza bat da, lurrean landatua, benetako egoera baten sinbolismo  abstraktua, harmoniaren aldeko apustua. Tailer-museo bat gaurko arteak duen lekua da, iraganean sendo sustraitutakoa kasu honetan, eta bere edukiek era audiovisual ezinbesteko baten bitartez eskainiko digute arte-espazioa sentitzeko eta ulertzeko aukera.

Umeekin tailerrak egiteko aukera, beraien imaginazioaren bitartez eskulturak egingo dituzte. *Museoarekin aldez aurretik hitzartu.

ORDUTEGIA

  • Larunbatetan: 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etik 19:00era.
  • Igandetan: 11.00etatik 14.00ra arte.
  • Ordutegi honetatik kanpo bisita gidatuak egiteko ondorengo telefonoetara deitu dezakezue: 945 39 66 64/ 605 717 857

Sarrera: helduak 5€ / haurrak (6-12 urte) 2€ / Haurrak (0-6 urte) doan / Erretiratuak, ikasleak 4€ / Nerabeak (12-16 urte) 3€