Rincón de Aiara landa-apartamentuak. 2 Giltza

Landa apartamentuak, 300 urte baino gehiagoko baserri batean daude, Menagarain. Bere garaian, diligentzia-etxe eta benta izan zen. Orain birgaitu egin da, berriz ere ostatu emateko xedearekin. Harrizko hormak mantendu eta ateak eraikitzeko egurrezko habe zaharrak erabili dira. Hainbat altzari mantendu eta antzinako beste batzuk eskuratu dira. Horrez gain, josteko objektuz eta ehunez osaturiko museo txiki bat dago, mihise izarekin, liozko saskiekin.

Etxebizitzaren inguruan lorategiak, bi barbakoa, Pereruela labe bat eta aparkaleku pribatua daude. Animali ezberdinak ikus daitezke, hala nola, oiloak, emuak, paumak, poniak, zisneak, dortokak, ahateak, etab.

Bai apartamentuak, baita hauen inguruak ere, izaera ekologikoa dute: egur zaharren birziklapena, eguzki-panelak, ureztatzeko euri ura biltzen duen andela.

Gure apartamentuak

  • “Los Rosales” apartamentua (2 lagun).
  • "Las Palmeras” apartamentua (4-5 lagun) dutxa ur-jausi modukoarekin.
  • “Los Avellanos” apartamentua (4 lagun) jacuzzi handia lau pertsonentzako.
  • “La Acacia” apartamentua (6-10 lagun).
  • “Los Nogales” apartamentua (6-10 lagun).