Iruaritz

Eskualdeko eraikin zaharrenetarikoa da,  XV. mende amaierakoa, hain zuzen ere. Bere egiturak, haritz habeak, harriak eta jatorrizko antolamendu era, mantendu eta berreraiki dira, bere garaiko arkitektura mantenduz.

Goiko pisuak 5 logela ditu, antikuaroko altzariekin dekoratuak, bainugela osoa, telebista, telefonoa, minibar, berokuntza zentrala eta ingurura ikuspegia. Solairu nagusian bi egongela daude, bakoitza egur-tximinia batekin.

Baserriak aparkaleku pribatua, terraza zabala eta fruita-arbolez  zein haritzez inguratutako zelai bat ditu.