Etxegorri

2006ko abenduan inauguratua, Etxegorri urte osoan dago irekita. Egonaldi lasaia gozatzeko eremua prestatu da, tratu pertsonalizatua eta hurbila jasota.

Etxe hau Orozko haranean aurkituko duzu, paisaia-edertasun handiko txokoa, Bilbo eta Gasteiz artean. Gorbeiako parke naturalerako sarreran dago kokatuta. Urigoitiko auzoan, ingurune ezin hobean, Itxinako mendigunearen babesean.