Guzurtegi

Maroño urtegi ondoan dago, zehazki Aiaran.

Antzinako euskal baserrien itxurako eraikin honek, guztiz ekipatutako 6 ohe bikoitz ditu. Kirolarekin, naturarekin eta abarrekin lotutako jarduera mota oro burutzeko aukera jartzen du bezeroen eskura.

Bertan, inguruko lasaitasunaz gain, janari tradizionaleko jatetxe bat dago, berezitasunen artean arraina eta haragia parrillan nabarmentzen dira. Terraza eta jolasteko lorategia ditu, bikaina haurrek euren aisialdiaz goza dezaten.