Abentura

Paintballa

Tentsio eta emozio bidez adrenalina eta estresa askatzea ahalbidetzen digun kirola. Esparru naturala baliatuta, abentura eta talde-espiritua sustatzen laguntzen digun jarduera.

Parapentea

Gizakiaren helburuetako bat, milaka urtetan zehar, hegan egitea izan da. Egun, parapentearen bidez, hegan egitea erraza da nolabait, beharrezko maniobra guztiak egiteko bi aginte eta balaztak baino ez ditugu behar-eta.

Puentinga

Ezerezera jauzi egiteko modalitateen arteko ezagunena da. Puenting hitza gaztelerako “puente” (zubi) hitzetik dator, bertatik egiten baitira jauziak.

Quadak

Bide eta bidexka ugari daude jarduera hau burutzeko. Nahikoa da eskualdera hurbiltzea eta bertako landa-bideetan galtzea kirol honetaz gozatzeko eta, aldi berean, Aiaraldeko xarma ezagutzeko.

Sakan-jaitsiera

Deskubritu zeure burua ur-jauzietan barrena irristatzen, harkaitz artean jauzika, zuk baino lehen pertsona gutxik korritu dituzten parajeak esploratzen.

Txirringa

Mendiko txirringa baten gurpilen gainean mendian zehar ibiltzeak naturaz eta kirolaz modu ikaragarrian gozatzea ahalbidetuko digu, eskualdeko paisaia ederretan zehar.