Parapentea

Gizakiaren helburuetako bat, milaka urtetan zehar, hegan egitea izan da. Egun, parapentearen bidez, hegan egitea erraza da nolabait, beharrezko maniobra guztiak egiteko bi aginte eta balaztak baino ez ditugu behar-eta.

Hegaldian zehar, eta geure kokapen ezin hobetik, berriz ere deskubrituko dugu mundua. Lagunduko digun soinu bakarra haizearen xuxurla leuna izango da, baretasun bitxi batek bilduko gaituen bitartean, aurretik bizi izan dugunaren aldean ezberdina den emozioarekin nahastuta.

Hegan egiteko Urduñako ingurua hoberenetariko bat da bere kokapenagatik, hegal termikoak eta dinamikoak dituen heinean. Hegaldi librearen sehasketariko bat denez, oso leku ezaguna ere bada aireko kirolak osatzen dituzten hainbat modalitatetako pilotuen artean.

Salbada Mendilerro osoak eraketa geologiko erakargarria eskaintzen du aireko kiroletan trebatzeko eta praktikatzeko, esaterako: Parapentea, Paramotorra, Ala Delta eta Ultrarina. Urduñako Salbada Mendilerroko hegalaren eitea dela-eta (IEra begira gehi bertako luzera, altuera eta etengabeko aldapa), leku ezin hobea da kirol hau praktikatzeko. Horri haran zabala gehitu behar zaio, airea igarotzea eragozten duen mendirik, trabarik edo kable elektrikorik gabekoa. Hegal termikoa zein dinamikoa eskaintzen ditu. Haizeak oso laminarrak dira eta horregatik Urduña leku ezin hobea da lehen aipatu modalitateetan hegan egiteko.

Ekainean Iparair Nazioarteko Aireko Jaialdia egiten da Urduñan. Horri buruzko informazio gehiago www.festivalorduna.com, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbideetan edo 649 948 681 / 646 237 144 telefono zenbakietara deituta aurkituko duzu.

Aiara Haranean eta Goi Nerbioin parapentea eskaintzen duten enpresak:

  • Euskal Parapente Eskola: 946 480 563 / 608 871 743 / www.evparapente.com / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Iparair: www.iparair.com