Txirringa

Mendiko txirringa baten gurpilen gainean mendian zehar ibiltzeak naturaz eta kirolaz modu ikaragarrian gozatzea ahalbidetuko digu, eskualdeko paisaia ederretan zehar.

Gainera, eskualdeko errepideen baldintzak bikainak dira txirringa gaineko turismoa praktikatzeko, errepiderako bizikleta baten gainean. Bakarrik etorriz gero, ez zalantzarik egin egunero Haranean zehar ibiltzen diren zikloturistekin batzeko. Baina kontuan eduki beharra dago ibilbideak ez daudela seinaleztatuta.

Eta bestela, egitea ez, baina ikustea gustuko izanez gero, inguruko Elkarte Ziklistek gustura ikusiko dituzun txirrindulari-probak antolatzen dituzte tarteka.

Ibilbide batzuk gomendatzen dizkizugu:

  • Urduña mendatea.
  • Barrerilla mendatea.
  • Osmatik TB Errepikagailurako mendatea.
  • Izoriatik Salbada Mendilerrorainoko pista.