Puentinga

Ezerezera jauzi egiteko modalitateen arteko ezagunena da. Puenting hitza gaztelerako “puente” (zubi) hitzetik dator, bertatik egiten baitira jauziak.

Puentingean erabiltzen diren sokak erdi zurrunak dira, beraz, salto egiten duenak irudikatzen duen figura erdi penduluarena da. Aingeruaren jauziaren antzekoa da. Bizkarrez edo, emozioa emateko, buruz egin daiteke jauzi, baita airean hainbat txilinbuelta emanez ere. Jauzi aurretik, bitartean eta ondoren nabaritzen diren sentsazioak deskriba ezinak dira. Probatu egin behar da!

Ia arriskurik ez duen jarduera da, segurtasun-neurriak muturrekoak direlako. Horretarako berariazko materiala erabiltzen da, gainera, hainbat jauzi ondoren, berritu egiten da.

Parte hartzen duenari gerrian arnes bat eta bularrean beste bat jartzen zaizkio, sokak korapilo berezi batekin lotu... itxaron begiraleak sokak tenkatu eta segurtagailua kendu arte... eta jauzi egin!... ezerezari zaion senezko beldurra gainditu ahal izanez gero... Baina hori ere jolasaren zati bat da eta, agian, jarduera honi morboa ematen diona. Gero hegan egiten ari delako sentsazioa, bertigoa, askatutako adrenalina datoz, eta azkenean erabateko baretasuna eta erlaxazioa.