Xendazaletasuna

Amurrioko Naturbideak

Amurriok 854 Ha.-ko Mendi Publikoak ditu eta horiek Baso Kudeaketa Jasangarrirako Planaren bidez kudeatzen dira, eta helburua baso masaren dibertsifikazioa da, basoaren funtzio ekoizleak biodibertsitatearen iraupenarekin eta zoruaren zein ur-ibilguen babesarekin orekatzearren, eta aldi berean ingurumen-heziketaren bidez erabilera publikoa eta herritarrek mendiaz gozatzea sustatzeko.

Artzaintza Naturbidea GR-282

Artzaintza Naturbidea 19 etapetan sakabanaturiko 485km-ko ibilbidea da; Araba, Guipuzkoa, Bizkaia, Burgos eta Nafarroako artzain gune tradizionaletatik igarotzen dena. Bi etapa Aiaraldea zeharkatzen dute.

Nerbioiko parke lineala

Nerbioi ibaia, urteetan zehar zonaldeko industria txiki eta handien lotura izan dena, azken hamarkaldian nabarmenki aldatu da ingurune erakargarri eta ingurugiroki zaindua bilakatuz. Egun Nerbioiko Parke Linealaren bitartez gozatu dezakegu.

Sopeñako Errege Bidea GR-284

Sopeñako Errege Bideak, Gorobel Mendizerra Urduñatik Menako haranera zeharkatzen du. Aldi berean, Amurriotik ibilbidearekin bat egiten duen beste bide bat sortzen da, ondoren, Aiaratik Artziniega Erdi Aroko hiribildura zuzentzen dena.

Xendazaletasuna Amurrion

Goikomendi-Kuxkumendi Natur Parkea bereziki babesturiko antzinako baso eremua da, 46,7 hektarearekin, esparru naturala eta ingurune horrekin lotutako giza jardueraren ezagutzea sustatzeko birgaitu eta egokitua.

Xendazaletasuna Haranean

Xendazaletasunak egungo gizakiak berriz naturara eta landa-gizartera hurbiltzeko eta estresetik, zaratatik eta hirietan daramagun bizimodu frenetikotik urruntzeko duen beharrari erantzuten dio.