Xendazaletasuna Haranean

Xendazaletasunak egungo gizakiak berriz naturara eta landa-gizartera hurbiltzeko eta estresetik, zaratatik eta hirietan daramagun bizimodu frenetikotik urruntzeko duen beharrari erantzuten dio.

Har ditzagun hainbat ordu edo egun praktikatzeko. Eskualdeak horretarako aukera pila bat eskaintzen du. Salbada Mendilerrotik edo Gibijotik ibiliko gara, naturako mirariez blai, Nerbioi ibaiaren iturburua eta berau eratzen duen 300 metroko ur-jauziarekin.

Arkitektura erlijiosoak eskualdean duen garrantzia nabarmendu beharra daukagu, ia herri guztietan delako paisaia-azpiegituraren oinarrizko osagaia, eta bereziki aipatzekoak dira Kexaako Monumentu Multzoa, Laudioko Ermuko Andra Mariaren Eliza, Artziniegako Arteko Andra Mariaren Santutegia edo Urduñako Eliza Zaharreko Andra Mariarena.

Eskualdean egiteko 8 ibilbide turistikoko sorta bat daukagu; eskatzeko, jarri harremanetan eskualdeko edozein Turismo Bulegorekin.

Ibilbide-proposamen bat

Aiarako Koadrilan Laudiotik abiatuta sartuko gara (Bilbotik zein Gasteiztik hel daiteke A-68 autopistaren bitartez), hau eskualdeko jarduera-gune nagusia da eta oinetxe eta jauregi ugari ditu. Arespalditzarako bidean (A-624), Murgarako saihesbidea hartuko dugu izen bereko dorretxera hurbiltzeko, Izoria ibaia gurutzatzen duen zubiaren ondoan. XIV. mendeko dorre bandokide bat  eta geroago altxaturiko eraikinak uztartzen ditu, baina ezin hobeto erakusten du inguruko familia handiek altxatu zituzten eraikuntzen sendotasuna.

Era berean, Aiaran dago Negortako dorretxea, Zuhatzan, hain zuzen. Erabat zaharberrituta, ekitaldiak burutzeko erabiltzen da. Baina haraneko monumentu multzorik nabarmengarriena Kexaakoa da, Arespalditzatik 2 km-ra (A-3626). Aiaratar leinuaren sorlekua multzo ikusgarria da, paraje bikainean kokatuta, eta bertako eraikin batzuk publikoari irekita daude.

Inguru honetan ibilbideak antolatzen dituzten enpresak:

  • Dobra Aventura: 655 70 28 89 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / www.dobraaventura.com
  • Julio José Muñoz Mota (Mendi eta eskaladako gida): 679 311 521 / 94 403 86 79