Xendazaletasuna Amurrion

Goikomendi-Kuxkumendi Natur Parkea bereziki babesturiko antzinako baso eremua da, 46,7 hektarearekin, esparru naturala eta ingurune horrekin lotutako giza jardueraren ezagutzea sustatzeko birgaitu eta egokitua.

Parkea ondo bereiziriko bi ibilbidetan banatzen da; ibilbide urdinak, kilometro eta erdikoak, bertako landaretza erreserba integralean beste garai batean egiten ziren giza jardueretan barrena eramaten gaitu, eta ibilbide gorriak, Kuxkumendik, 2 kilometrokoak, bertako zuhaitz espezieen eta exotikoen hainbat masatan zehar eramaten gaitu, inguruko bista zoragarriek lagunduta.

Parkeko sarreraraino ibilgailuz iristeko, baimena eskatu behar zaio Amurrioko udalari 636 469 288 telefono zenbakira deituta.

Informazio gehiagorako, bisita gidatuak kontratatzeko, jarduera hezigarrietarako eta abarretarako deitu honako telefono zenbakietara: 945 89 11 61 / 619 777 638.

Garrastatxu

Gorbeiako Parke Naturalean kokatuta, parke honetara Baranbiotik iristen da. Bertan Pietatearen Andra Mari baseliza dago. Aiaraldeko ikuspegi ederrak eskaintzen ditu, xendazaletasuna egiteko hainbat ibilbideren abiapuntua da, mahai, iturri, banku, erretegi eta haurrentzako jolasekin atonduta dago, eta jaiegunetan bazkariak eskaintzen dituen taberna bat egoten da irekita.

San Roke

Amurrioko erdigunetik hurbil, paraje lasai batean, San Roke baseliza dago. Malda leunekoa eta eguzkitik zuhaizti trinko batek babestuta, zelai hauek mahaiak, bankuak, iturriak eta sua egurrarekin egiteko sutegiak dauzkate.