Nerbioiko parke lineala

Nerbioi ibaia, urteetan zehar zonaldeko industria txiki eta handien lotura izan dena, azken hamarkaldian nabarmenki aldatu da ingurune erakargarri eta ingurugiroki zaindua bilakatuz. Egun Nerbioiko Parke Linealaren bitartez gozatu dezakegu.

Ibilbideak, 8 kilometrotan zehar, Laudio, Aiara eta Amurrio herriak, historiaz betetako baserriak eta edertasun naturala ezagutzeko aukera ematen du. Bizikletaz zein oinez egiteko biziki aproposa da. Horrez gain, bidearen zailtasun baxua dela medio, nagusientzako eta umeentzako egokia da.  

Beherago diptikoa pdf formatuan derkargatu dezakezu. Gainera, Aiaraldeko edota  Arabako lurralde historikoko beste ibilbide edo bide berdeak ikusi nahi izatekotan, horra hor Arabako Foru Aldundiko linka: www.alava.net/web/reditinerariosverdes