Artzaintza Naturbidea GR-282

Artzaintza Naturbidea 19 etapetan sakabanaturiko 485km-ko ibilbidea da; Araba, Guipuzkoa, Bizkaia, Burgos eta Nafarroako artzain gune tradizionaletatik igarotzen dena. Bi etapa Aiaraldea zeharkatzen dute.

Alde batetik, Izarratik Urduñara ibilbidearen zati bat heltzen da, eskualdean Nerbioiko ur-jauzian sartu eta Gorobel mendizerrako horma karstiko ikaragarria jarraitzen du, Santiago Mendiko Monumentu Naturaletik. Bidean, artzainek otsoa ehizatzeko erabiltzen zituzten otso-tokien errepresentazio bat ikus daiteke. Egun zaharberrituta, oraindik artzain eta otsoen artean dagoen bataila erakusten du.

Bestalde, etapen artean Garrastatxutik, Gorbeiako Parke Naturaleko sarbideetako bat, pasatzen den aldaera bat dago. Garrastatxuko Ama Birjinaren baselizaren inguruan, paraje lasai eta atseginez goza daiteke, familian edota lagunekin egun ederra igarotzeko atsedenlekuarekin. Era berean, puntu honetatik Oderiaga (1245m), Nafarkorta (1019m) eta Gorbeia (1481m) maitatura ere, igotzeko aukera dago.  

GR honek, mendizaletasunaren praktikarako ibilbide anitz eskaintzeaz gain, antzinatik abereen igarobide bezala erabilitako landa-bide ezberdinetan zehar, basabide eta antzinako eskorga bideetatik eta bidezidorretatik, artzain ondarea erakusten du.

Beherago diptikoa pdf formatuan derkargatu dezakezu. Gainera, Aiaraldeko edota  Arabako lurralde historikoko beste ibilbide edo bide berdeak ikusi nahi izatekotan, horra hor Arabako Foru Aldundiko linka: www.alava.net/web/reditinerariosverdes