“Aiaraldeko txakolinaren ibilbidea txakolin upategiez, ostatu turistikoz, jatetxez, turismo bulegoz eta abarrez osaturiko ibilbidea da. Hauek guztiak batu egin dira gure bisitariei gure lurraren onena eskaintzeko.”

Azken berriak

Beldui saritu dute berrikuntzaren alorrean egindako lanagatik

Asteartea, 16 04 2013

“Urteko enpresa” saria Beldui Txakolinari eman dio Arabako Merkataritza eta Zerbitzu Enpresarien Elkarteak. Sari honek aintza hartzen ditu lurraldeko enpresek euskararen eta berrikuntzaren alde egiten duten ahalegina eta ekimena, eta… Gehiago irakurri...

Seinaleztapen berria, txakolinaren ibilbidea

Asteazkena, 05 Abe 2012

Irisgarritasuna hobetzeko eta turismo enologiko eta gastronomikoa sustatzeko, horretarako ipini dituzte seinale berriak Txakolinaren Ibilbidean. Izan ere, sei totem jarri dituzte, bana ibilbidea osatzen duten udalerri bakoitzean (Amurrio, Okondo, Laudio,… Gehiago irakurri...

Señorío de Astobiza 2011ko Malkoa, Espainiako Ardo Onenen Final Nazionalerako sailkatuta

Osteguna, 08 Aza 2012

Urriaren 30ean, asteartea, Bilbon ospatu zen Urrezko Sudurraren XXII.edizioko lehenengo final erdia, alegia, Espainiako sommelier eta ardo oneneak saritzen dituen lehiaketa. Ekitaldiak, 40 ardo baino gehiago dastatu zituzten 36 sommelier… Gehiago irakurri...

Gehiago...

Txakolina

Txakolina ardo arina da, fruta-gustukoa, apartsu samarra, ukitu azido eta freskagarriarekin, berau egiteko mahatsa hazteko  Aiaraldean klima egokia topatzen duena. Nagusiki (%80), Euskal Herrian jatorria duen “Hondarribi zuri” mahats mota erabiltzen da, eta neurri txikiagoan, zehazki %20an, Gross Manseng, Petit Manseng eta Petit Corbu barietateak erabiltzen dira.

Jo esteka hauetara informazio gehiago izateko:

Ibilbidea

 

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak ez dute bisitaria ez hotz ez bero utziko eta gure lurreko ardo paregabe eta berezi honen tradizioan integraturik ikusiko du bere burua.

Txakolinaren kulturan murgil zaitezen nahi dugu baita gure ibilbidearen txoko bakoitzak ardo honen sekretuak erakuts diezazkizun ere.

Kideak

Aiaraldeak mota ezberdinetako ostatuak eskaintzen ditu: nekazalturismo etxeak, landa-etxeak, apartamentuak, hotelak, bainuetxea, aterpetxeak... turista mota guztientzat; haien artean zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten eta eskualdeko txakolinari estuki lotuak diren jatetxe eta ostatu hauek ditugu.

www.onoff.es