Gure Ahaleginak

Gure Ahaleginak upategia Urduñan  aurkitzen da, izena ematen dion bertako mahasti zaharrenaz inguratuta. Upategia kokatuta dagoen Ibazurra Auzoa XIX. mendean “Upategien ibilbidea” izenarekin zen ezaguna.

Urdunan ekoiztuta, Bizkaiko Txakolinaren Jatorri Deituraren barne dagoen txakolina da. Limoi kolorekoa, ertz berdeekin, kristalinoa, fruta usainduna, arina, izaera propioarekin, bukaera garbiduna eta bere mahastiei Urduna Hiriko klimak zein mendieen zorroztazunak eskaintzen dizkion berezko izaera duena.

Ustiapen familiar honetan, botila bakoitza familiakide bat balitz bezala tratatzen dute. 2007tik bisitak egiten ditu, bertako enologoa den Arkaitz Larrazabalek zuzenduta. Bisitan honako hau dago barne:

  • Mahastietara bisita.
  • Ondoren, upategira bisita eta egindako lanketen azalpena.
  • Mahastiko egoera fonologiko guztiak jasotzen dituen bideoaren emanaldia.
  • Gure Ahaleginak txakolinaren azalpenezko dastaketa (azken uzta) eta uztarketa.
  • Pintxo-dastaketa.

Harremanetan jartzeko: www.gureahaleginak.com web-gunearen bidez edo 605746277 (Maite) edo 658744181 (Arkaitz) telefono zenbakietara deituta edo eskualdeko turismo bulegoetan.