Arabako Txakolina elkarteak Txakolin Eguna ospatuko du beste behin igande honetan, hilaren 22an, Amurrion. Urtetik urtera, Arabako produktuak sustatzen dituen ekitaldi hau indarra hartzen ari da egutegian.

Zortzigarren urtez ospatuko da oroipen-ekitaldi hau, eta bere helburua da bertaratutakoei Arabako Txakolina jatorri-deituran sartzen diren zortzi upategiek ekoitzitako txakolin onenak ezagutaraztea. Zortzi upategiak bertaratuko dira Amurriora.

Txakolin Egunean Salvador Velilla tokiko historialaria omenduko dute, Aiarako eskualdean txakolinaren jatorriari buruz egin duen ikerketa lanagatik. “Idatzizko lehenengo dokumentuek txakolina tokiko ardoa bezala izendatzen dute. Beranduago, 1623an, Arespalditzan eman zioten “txakolin” izena uztako ardoari. 1647an, lehenengo aldiz, agertu zen “chacolín” hitza idatzita Urduñan. Hain zuzen, Arbiletako San Clemente monasteriora egiten zen prozesio bati buruzko testu batean”, zehaztu du Salvador Velillak. “Egiaztatu da Amurrion, 1878an, txakolina ekoizten zuten 10 ekoizle zeudela Saratxon, filoxera iritsi aurretik. Halaber, Lezamako ekoizpenari buruzko erreferentziak aurkitu dira, XIX. mende amaierakoak”, adierazi du Velillak.

Salvador Velillak bere ikerketa-lanaren aitorpena jasoko du igandean, Amurrioko udaletxeko bilkura-aretoan, goizeko 11:30ean. Ondoren, jaigunea inauguratuko da brindis ofizialarekin eta jaiari hasiera emango dion txupinazoarekin.

Honako ekintza hauez gozatzeko aukera egongo da: Aiarako eskualdeko hirugarren txanbil-lehiaketa Arabako Txakolinarekin, San Anton plazan; artisau-produktuen erakusketa eta salmenta; Gesaltza Añanako Bandaren emanaldia; eta Euskolabel produktuekin egindako pintxoen probaketa (baserriko oilaskoa, hanburgesak, txerri saiheskia, burruntzi-pintxoak, odolkia, Arabako patata landua, txanpiñoiak eta txistorra).

2015eko uzta
2015eko kanpaina “izugarria izan da bi arrazoirengatik: batetik, 641.500 kilogramo bildu dira, Arabako Txakolinaren historian bildu den mahats kopururik handiena; bestetik, ikuspegi kualitatibotik, aurretik egindako dastatze ofizialen balorazioa oso pozgarria izan da”, azaldu du José Antonio Merinok, Arabako Txakolina jatorri-deiturako gerenteak.

641.500 mahats kilo horiekin 550.000 botila ekoitziko dira, gutxi gorabehera. Kopuru hori orain arteko handiena izango da.

Merkaturatzeari dagokionez, jatorri-deiturako gerentzian oso baikor daude. “Datuak oso onak dira, atzerriko merkatuetan sartzeko pausoak ematen ari garelako: AEB, Mexiko, Kanada, Japonia, Finlandia, Norvegia, Erresuma Batua, Holanda, Austria edo Alemania”, azpimarratu du Merinok. Hala, Arabako txakolina gero eta gehiago ari da zabaltzen. Adibide gisa Amurrioko Goianea upategia daukagu; UNO marka merkaturatzen du eta Ingalaterrako Wine Rack denda-kateetan sartzeko akordioa izenpetu berri du.

Ibilbidea

 

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak ez dute bisitaria ez hotz ez bero utziko eta gure lurreko ardo paregabe eta berezi honen tradizioan integraturik ikusiko du bere burua.

Txakolinaren kulturan murgil zaitezen nahi dugu baita gure ibilbidearen txoko bakoitzak ardo honen sekretuak erakuts diezazkizun ere.

Kideak

Aiaraldeak mota ezberdinetako ostatuak eskaintzen ditu: nekazalturismo etxeak, landa-etxeak, apartamentuak, hotelak, bainuetxea, aterpetxeak... turista mota guztientzat; haien artean zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten eta eskualdeko txakolinari estuki lotuak diren jatetxe eta ostatu hauek ditugu.

www.onoff.es