Artea eta Txakolina: ''Esadazu koloreekin''

Osteguna, 08 Mar 2012

Beldui Txakolina upeltegiak ardoaren kultura pinturarekin nahastuko du bere gidatutako bisitaldietan. Horretarako abian jarri du “Esadazu koloreekin” izeneko ekimena. 116 x 90 zentimetroko mihise handia jarri da eta bertan bisitariek ardoak eragiten dizkien emozioak adierazi ahal izango dituzte. “Enologia eta artea fusionatzeko modu bat da, jolas-modu bat, eta horrela Aialdeko txakolina sustatu”, adierazi du Rosa Segurolak, Beldui Txakolina upeltegiaren arduradunetako batek.

Bisitariek bere sentsazioak mihise batean irudikatu ahal izango dute

Mihisea upeltegiaren jantokian dago eta “bisitariek ibilaldia betetzen dutenean, nahi dutena pintatu ahal izango dute bertan, betiere mahastiarekin edo gidatutako bisitaldiarekin berarekin erlazionaturik badago”, azaldu du. Koadroa osatzen denean, upeltegiaren barruan jarriko da erakusgai.

Bisitaldi hauek irailera arte egin ahal izango dira 7 euroren truke. Erreserbak posta elektronikoaren bidez adostu daitezke: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu , edo 94 672 81 48 telefonora deituta.

Ibilbidea

 

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak ez dute bisitaria ez hotz ez bero utziko eta gure lurreko ardo paregabe eta berezi honen tradizioan integraturik ikusiko du bere burua.

Txakolinaren kulturan murgil zaitezen nahi dugu baita gure ibilbidearen txoko bakoitzak ardo honen sekretuak erakuts diezazkizun ere.

Kideak

Aiaraldeak mota ezberdinetako ostatuak eskaintzen ditu: nekazalturismo etxeak, landa-etxeak, apartamentuak, hotelak, bainuetxea, aterpetxeak... turista mota guztientzat; haien artean zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten eta eskualdeko txakolinari estuki lotuak diren jatetxe eta ostatu hauek ditugu.

www.onoff.es