Estás en: PortadaBerriakTurismo-eskaintzaren irudia berritu egin du Aiaraldeak

Turismo-eskaintzaren irudia berritu egin du Aiaraldeak

Ostirala, 15 Eka 2012

Aiaraldeak —Aiara bailarako lau udalerri arabarrek eta Bizkaiko Urduñak osatzen duten eskualdea— turismo-liburuxka sorta berria atera du. Eskualdeko baliabide turistiko guztiak bildu dituzte “Aiaratur” turismo elkarteak argitara eman dituen liburuxketan, txakolinaren ibilbidea ere bai.

AsimismoEta eslogan berri bat ere aukeratu dute: "Aiaraldea, zapore bat paisaia bakoitzeko".

Oso formatu erabilgarrian moldatu dituzte liburutxook: 24 orrialdetan zehar, 11 multzotan laburbiltzen da eskualdeko informazio oinarrizko eta aldi berean aipagarriena. Epe laburreko turismoaren beharrizanak gogoan, hizkuntza zuzena eta publizitarioa erabili dute. Besteak beste bertan jasota geratu dira Artziniega, Urduña eta Kexaako ondare kulturalei buruzko aipamenak, Gorobel mendilerroko eta Nerbioiko begiratokiko ingurune naturalen gainekoak, eta Euskal Gastronomi Museoari edo Likorearen Museoari buruzkoak. Agenda ere erantsi diete, eta atal horretan eskualdeko gertakari erkargarrienak zerrendatu dituzte, jantoki, ostatu, telefono eta  helbide interesgarrien direktorioarekin eta beste jakingarri batzuekin batera.

Horrez gainera, hiru minutuko publizitate iragarkia ere grabatu dute, eskualdearen ezaugarriak eta xarma ezagutarazteko helburuarekin. Webgunean bertan eta sare sozialetan (Facebook, Vimeo eta YouTube) ikus dezakezue komunikazio-pieza hori.


www.onoff.es