Bisita gidatuak Amurrion

Amurrion egin ditzakezuen bisita gidatuak aurkezten dizkizuegu.

1. Likorearen Museoko bisita

Likorearen Museora eta Manuel Acha Destilategietako instalazioetako bisita. Likoreen dastaketa eta salmenta.

  • Prezioa: 4 € pertsonako.
  • Iraupena: Ordubete gutxi gorabehera.
  • Data: Eskuragarri dagoen berretsi behar da. Ez da arazorik izaten.
  • Ordua: Adostu behar.

Informazioa Interneten: http://www.amurriobidean.org/es/article_services_tm-visitas-museo.html

2. Aresketamendiko bisita

Energia berriztagarrien parke teknikoa. Aire zabaleko erakusketa-eremua, espiral erako egurrezko pasabide batek parkeko gune ezberdinetan sartzen gaitu.

  • Prezioa: 3 €, gida didaktikoarekin.
  • Iraupena: Ordubete eta 45 minutu.
  • Data: Eskuragarri dagoen galdetu behar da.
  • Ordua: Asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Informazioa Interneten: http://www.amurriobidean.org/es/article_services_tm-que-ver-aresketamendi.html

3. Goikomendi-Kuxkumendiko bisita

Goikomendi-Kuxkumendi Natur parkea bereziki babesturiko antzinako baso eremua da, ingurune naturala eta ingurune honekin loturiko giza jarduera sustatu eta ezagutarazteko birgaitua eta atondua.

  • Prezioa: 2 €.
  • Iraupena: 2 ordu gutxi gorabehera.
  • Data eta ordua: Adostu behar.
  • Oharra: Bisita gidatua 10 lagunetik gorako taldeei.

Informazioa Interneten: http://www.amurriobidean.org/es/article_services_tm-que-ver-goikomendi.html