Upategiak

Gure Ahaleginak

Gure Ahaleginak upategia Urduñan  aurkitzen da, izena ematen dion bertako mahasti zaharrenaz inguratuta. Upategia kokatuta dagoen Ibazurra Auzoa XIX. mendean “Upategien ibilbidea” izenarekin zen ezaguna.

Urdunan ekoiztuta, Bizkaiko Txakolinaren Jatorri Deituraren barne dagoen txakolina da. Limoi kolorekoa, ertz berdeekin, kristalinoa, fruta usainduna, arina, izaera propioarekin, bukaera garbiduna eta bere mahastiei Urduna Hiriko klimak zein mendieen zorroztazunak eskaintzen dizkion berezko izaera duena.

Ustiapen familiar honetan, botila bakoitza familiakide bat balitz bezala tratatzen dute. 2007tik bisitak egiten ditu, bertako enologoa den Arkaitz Larrazabalek zuzenduta. Bisitan honako hau dago barne:

  • Mahastietara bisita.
  • Ondoren, upategira bisita eta egindako lanketen azalpena.
  • Mahastiko egoera fonologiko guztiak jasotzen dituen bideoaren emanaldia.
  • Gure Ahaleginak txakolinaren azalpenezko dastaketa (azken uzta) eta uztarketa.
  • Pintxo-dastaketa.

Harremanetan jartzeko: www.gureahaleginak.com web-gunearen bidez edo 605746277 (Maite) edo 658744181 (Arkaitz) telefono zenbakietara deituta edo eskualdeko turismo bulegoetan.

  

Señorio de Astobiza Upategia

Señorio de Astobiza Upategia naturaz inguraturiko leku batean kokatuta dago, instalazio modernoenekin, horrek “Señorío de Astobiza” gure kalitatezko txakolina egitea ahalbidetzen digu.

Gure mahatsa artisautzako prozeduren bidez erein eta biltzen dugu, mahats-mordo bakoitza ahalik eta kontu handienarekin tratatuta. Behin jasota, prozesu mekanizatuek azkeneko botilaratzera arteko ardogintza prozesu ezin hobea ziurtatzen dute. Interesa dutenak animatzen ditugu upategia, mahastiak zein instalazioak bisitatzera.

Atsegin handiz azalduko dugu mahatsaren prozesu osoa, zelaitik koparaino, eta gure txakolina dastatuko dugu. Ordutegi, erreserba, prezio edo beste edozein zalantzaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

 

ESKAINTZA: BAZKARIA UPATEGIAN - APIRILAK 20

Upategiak, inguru paregabean hermeneus %100 1.esperientzia gastronomikoan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Esperientzia bikaina ondo jatearen eta edatearen lagunak bildurik tarte ahaztezina igarotzeko.

13:00tan dastatze batekin hasiera emango zaio ekimenari, ondoren, bisita upategira (eta mahastietara eguraldia okertzen ez bada), 14:30tan %100 Hermeneus produktuekin prestaturiko menua (menuaren zehaztasunak atxikitutako dokumentuan).

Prezioa 49€ (BEZ-a barne), AURRETIKO ERRESERBA BEHARREZKOA DA.

 

Ekoizlea: Okendo Txakolina

Txakolina: Señorío de Astobiza

Aretxabala Baserria / Jandiola Auzoa, 16- 01409 Okondo-Araba

Tel. 945 89 85 16

www.senoriodeastobiza.com

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

  

Arabako Txakolina S.L.

Amurrion dago Arabako Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen egoitza, eta herrian Arabako txakolina egiten duten hainbat upategi daude. Badago horiek bisitatzeko aukera, aldez aurretik hitzartuta.

Bisitaren baitan txakolindegian zehar ibilbide bat eta txakolin dastaketa sartzen dira. Aldez aurretik 645 71 33 55 telefonora deitzea beharrezkoa da.

Avda. Maskuribai s/n. Edificio El Salvador. Amurrio

  

Artomaña Txakolina

Artomaña Txakolina, S.L.-k, Arabako Txakolina J.D.ko mahats ekoizle nagusiak, 2005ean ekin zion upategiaren eraikuntzari, txakolinaren berezko lanketari metodo berritzaileen bitartez heltzeko asmoz, ordura arte artatu gabeko merkatu eremuak aseko zituen maila handiko ardo aukera zabala lortze aldera. Instalazio hauek abiarazita, geure arbasoek hasitako hiru belaunaldiko proiektu familiarra borobildu dugu, beti Lehen Sektoreari lotuta egon dena, bereziki ardogintzari.

2009-2010 denboraldian upategiak bere lehen produktu partida merkaturatu du, “Ondarrabi Zuri” bertako barietatearen kalitate oneneko mahats hautaketaz egina. Barietate nagusia hori bada ere, "Gros Manseng", "Petit Manseng" eta "Petit Courbu" barietateek emandako ukitu organoleptikoak ere baditu, eta emaitza txakolin zuria da, barietateko izaera argia eta 12º inguruko graduazio alkoholikoa dituena, freskoa, distiratsua eta fruta-gustukoa. Lanketa prozesuan krioberatzea sartzeak nabarmen biziagotzen ditu kortxoa kentzean biziki agertzen diren lurrinak.

Txakolina “Eukeni” izenaz merkaturatzen da, egungo Arabako Txakolina J.D.ren aitzindariak Aiarako eskualdean txakolinaren tradizioa berreskura zedin egindako lanaren oroitzapenez. Haren seme-alaba eta ilobak, omenaldi txiki honen bitartez, haren ondareak bizirik iraun dezan eta etorriko diren belaunaldiei transmititzeko aukera egon dadin saiatzen dira.

ARTOMAÑA TXAKOLINA, S.L.

Masalarreina, z.g.  01468 Artomaña - Amurrio (Alava)

Bisitetarako harremana: Mª Carmen Ugarte Alava. 645 713 355

Bisitetarako e-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Beldui Txakolina

Aurkituriko lehen idazkiek erakusten dute jada 964. urtean txakolin ekoizpena ohikoa zela Laudion eta orokorra haraneko nekazarien artean. 964. urtean, txakolinari buruzko lehen aipamen horretan Gardeako San Victor eta Santiago monasterioa aipatzen da, hari egindako mahasti batzuen dohaintza zela-eta; mila urte luze geroago eta leku berean Beldui upategia hasi zen txakolinaren lehen uztak merkaturatzen.

 

XVIII. mendeko baserri batean nekazaritza-ustiategia dugu gaur egun.

Zazpi hektarea mahasti ditu eta gure eskualdean galduta zegoen ardoaren ekoizpen ohitura berreskuratzen lehenetakoa izan zen.

 

Beldui Txakolina

Bisitariei arreta ordutegia: astearte, ostegun, larunbat eta igandetan 9:00tik 12:00ra (aldez aurretik hitzartuta).

Beste ordutegietarako edota informazio gehiagorako: 94 672 81 48  /  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

www.beldui.com

   

Ibilbidea

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak ez dute bisitaria ez hotz ez bero utziko eta gure lurreko ardo paregabe eta berezi honen tradizioan integraturik ikusiko du bere burua.

Txakolinaren kulturan murgil zaitezen nahi dugu baita gure ibilbidearen txoko bakoitzak ardo honen sekretuak erakuts diezazkizun ere.

Kideak

Aiaraldeak mota ezberdinetako ostatuak eskaintzen ditu: nekazalturismo etxeak, landa-etxeak, apartamentuak, hotelak, bainuetxea, aterpetxeak... turista mota guztientzat; haien artean zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten eta eskualdeko txakolinari estuki lotuak diren jatetxe eta ostatu hauek ditugu.