Artomaña Txakolina

Artomaña Txakolina, S.L.-k, Arabako Txakolina J.D.ko mahats ekoizle nagusiak, 2005ean ekin zion upategiaren eraikuntzari, txakolinaren berezko lanketari metodo berritzaileen bitartez heltzeko asmoz, ordura arte artatu gabeko merkatu eremuak aseko zituen maila handiko ardo aukera zabala lortze aldera. Instalazio hauek abiarazita, geure arbasoek hasitako hiru belaunaldiko proiektu familiarra borobildu dugu, beti Lehen Sektoreari lotuta egon dena, bereziki ardogintzari.

2009-2010 denboraldian upategiak bere lehen produktu partida merkaturatu du, “Ondarrabi Zuri” bertako barietatearen kalitate oneneko mahats hautaketaz egina. Barietate nagusia hori bada ere, "Gros Manseng", "Petit Manseng" eta "Petit Courbu" barietateek emandako ukitu organoleptikoak ere baditu, eta emaitza txakolin zuria da, barietateko izaera argia eta 12º inguruko graduazio alkoholikoa dituena, freskoa, distiratsua eta fruta-gustukoa. Lanketa prozesuan krioberatzea sartzeak nabarmen biziagotzen ditu kortxoa kentzean biziki agertzen diren lurrinak.

Txakolina “Eukeni” izenaz merkaturatzen da, egungo Arabako Txakolina J.D.ren aitzindariak Aiarako eskualdean txakolinaren tradizioa berreskura zedin egindako lanaren oroitzapenez. Haren seme-alaba eta ilobak, omenaldi txiki honen bitartez, haren ondareak bizirik iraun dezan eta etorriko diren belaunaldiei transmititzeko aukera egon dadin saiatzen dira.

ARTOMAÑA TXAKOLINA, S.L.

Masalarreina, z.g.  01468 Artomaña - Amurrio (Alava)

Bisitetarako harremana: Mª Carmen Ugarte Alava. 645 713 355

Bisitetarako e-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Ibilbidea

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak ez dute bisitaria ez hotz ez bero utziko eta gure lurreko ardo paregabe eta berezi honen tradizioan integraturik ikusiko du bere burua.

Txakolinaren kulturan murgil zaitezen nahi dugu baita gure ibilbidearen txoko bakoitzak ardo honen sekretuak erakuts diezazkizun ere.

Kideak

Aiaraldeak mota ezberdinetako ostatuak eskaintzen ditu: nekazalturismo etxeak, landa-etxeak, apartamentuak, hotelak, bainuetxea, aterpetxeak... turista mota guztientzat; haien artean zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten eta eskualdeko txakolinari estuki lotuak diren jatetxe eta ostatu hauek ditugu.