Arabako Txakolina S.L.

Amurrion dago Arabako Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen egoitza, eta herrian Arabako txakolina egiten duten hainbat upategi daude. Badago horiek bisitatzeko aukera, aldez aurretik hitzartuta.

Bisitaren baitan txakolindegian zehar ibilbide bat eta txakolin dastaketa sartzen dira. Aldez aurretik 645 71 33 55 telefonora deitzea beharrezkoa da.

Avda. Maskuribai s/n. Edificio El Salvador. Amurrio

  

Ibilbidea

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak ez dute bisitaria ez hotz ez bero utziko eta gure lurreko ardo paregabe eta berezi honen tradizioan integraturik ikusiko du bere burua.

Txakolinaren kulturan murgil zaitezen nahi dugu baita gure ibilbidearen txoko bakoitzak ardo honen sekretuak erakuts diezazkizun ere.

Kideak

Aiaraldeak mota ezberdinetako ostatuak eskaintzen ditu: nekazalturismo etxeak, landa-etxeak, apartamentuak, hotelak, bainuetxea, aterpetxeak... turista mota guztientzat; haien artean zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten eta eskualdeko txakolinari estuki lotuak diren jatetxe eta ostatu hauek ditugu.