Señorio de Astobiza Upategia

Señorio de Astobiza Upategia naturaz inguraturiko leku batean kokatuta dago, instalazio modernoenekin, horrek “Señorío de Astobiza” gure kalitatezko txakolina egitea ahalbidetzen digu.

Gure mahatsa artisautzako prozeduren bidez erein eta biltzen dugu, mahats-mordo bakoitza ahalik eta kontu handienarekin tratatuta. Behin jasota, prozesu mekanizatuek azkeneko botilaratzera arteko ardogintza prozesu ezin hobea ziurtatzen dute. Interesa dutenak animatzen ditugu upategia, mahastiak zein instalazioak bisitatzera.

Atsegin handiz azalduko dugu mahatsaren prozesu osoa, zelaitik koparaino, eta gure txakolina dastatuko dugu. Ordutegi, erreserba, prezio edo beste edozein zalantzaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

 

ESKAINTZA: BAZKARIA UPATEGIAN - APIRILAK 20

Upategiak, inguru paregabean hermeneus %100 1.esperientzia gastronomikoan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Esperientzia bikaina ondo jatearen eta edatearen lagunak bildurik tarte ahaztezina igarotzeko.

13:00tan dastatze batekin hasiera emango zaio ekimenari, ondoren, bisita upategira (eta mahastietara eguraldia okertzen ez bada), 14:30tan %100 Hermeneus produktuekin prestaturiko menua (menuaren zehaztasunak atxikitutako dokumentuan).

Prezioa 49€ (BEZ-a barne), AURRETIKO ERRESERBA BEHARREZKOA DA.

 

Ekoizlea: Okendo Txakolina

Txakolina: Señorío de Astobiza

Aretxabala Baserria / Jandiola Auzoa, 16- 01409 Okondo-Araba

Tel. 945 89 85 16

www.senoriodeastobiza.com

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

  

Ibilbidea

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak ez dute bisitaria ez hotz ez bero utziko eta gure lurreko ardo paregabe eta berezi honen tradizioan integraturik ikusiko du bere burua.

Txakolinaren kulturan murgil zaitezen nahi dugu baita gure ibilbidearen txoko bakoitzak ardo honen sekretuak erakuts diezazkizun ere.

Kideak

Aiaraldeak mota ezberdinetako ostatuak eskaintzen ditu: nekazalturismo etxeak, landa-etxeak, apartamentuak, hotelak, bainuetxea, aterpetxeak... turista mota guztientzat; haien artean zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten eta eskualdeko txakolinari estuki lotuak diren jatetxe eta ostatu hauek ditugu.