a

Let’s Work Together

Image Alt

Ezagutu txoko sekretuak

Txakolinaren ibilbidea

Murgildu txakolinaren kulturan eta ezagutu gure ibilbideko txoko sekretuak

Egin zure erreserba

Txakolinaren ibilbidea

Sarrera

Txakolinaren Ibilbidea Aiaraldea eskualdean dago, Bilbotik 20 km-ra eta Gasteiztik 35 km-ra. Artziniega, Aiara, Laudio, Okondo eta Amurrio udalerriek osatzen dute batik bat.

Tradizio gastronomikoagatik ezaguna eta artisau-produktuetan aberatsa da eremua. Besteak beste, txakolina gailentzen da, IX. mendeaz geroztik ekoitzitakoa. Ardo arina, frutaduna eta zertxobait apartsua da, ukitu azidoa eta freskagarria duena, Euskal Herriko “Hondarribi zuri” mahats zuriaren barietateak osatua.

Ibilbide honen berezitasuna da helmuga turistiko berean bi jatorri-deitura elkartzen direla: Arabako Txakolina JD eta Bizkaiko Txakolina JD.

Ezagutu gure upeltegiak, hartu atseden gure turismo-ostatuetan, dastatu eskualdeko gastronomia aberatsa gure jatetxeetan txakolin gozoaz lagunduta eta erosi eskualdeko produktuak gure dendetan.

Galdetu gure informazio-guneetan eta egin eskura ditugun turismo, kultura edo abentura jardueretako bat.

www.aiaraldea.org webgunean aurkituko duzu gure eskualdeari buruzko informazio guztia, baita ametsezko bazterrak eta toki liluragarriak ezagutu ere.

Kideak

Txakolin-upeltegiek, turismo-ostatuek, jatetxeek, dendek eta turismo-bulegoek osatzen dute ibilbidea, zeinek txakolinaren kultura tradizionalean murgiltzen lagunduko baitizute.

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak txunditu egingo zaituzte. Bideko establezimendu bakoitzean aurkituko duzu gure bereizgarria.

Bazkideak

  • Txakolindegiak
  • Ostatuak
  • Jatetxeak
  • Dendak
  • Turismo-informazioa